Euskal Presoak

Euskal presoen eskubideen urraketa oro amaitzeko eskatu du Sarek

Sarek Gasteizen amaitu du azken hiru egunetan Araban barna presoen eskubideen alde egindako bira.

Sareren gaurko ekitaldia, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO/ FOKU
edurne begiristain
2021eko urriaren 9a
17:17
Entzun

Sare plataformak hiru eguneko ibilbidea (185 kilometro) egin du Araban barna euskal presoen eskubideen defentsan. Gaur goizean amaitu da Arabako itzulia, Gasteizen, eta bertan egin dute bukaera ekitaldia. Joseba Azkarraga eta Blanca Martinez de San Vicente bozeramaileek gogorarazi dute hiru eguneko biran aldarrikapen argia izan dutela: «Oraindik euskal presoen gehiengoari eta beren senideei ezartzen zaien salbuespeneko espetxe politika amaitu behar da».

Azpimarratu dutenez, egungo egoera «garrantzitsua» da, hamarkadetako geldiunearen ondoren espetxe politika hasia delako «norabide egokian» urratsak egiten, euskal presoen etxeratze prozesurako bidea zabalduz. Hori dela eta, gaur amaitu duten birarekin eta Ibilian-Ibilian etxerako bidean leloarekin, lehen urratsak egiten ari den prozesua bultzatzeko konpromisoa agertu dute. Esan dute ezberdinen arteko akordioak eta gizartearen gehiengoaren aktibazioa ezinbestekoak direla helburu horrek arrakasta izan dezan: «Zain dugun bidea luzea da, eta ez da izango zailtasunik gabea, baina ematen dugun pauso bakoitzean aurrera egiten ari gara. Horregatik, aprobetxa dezagun une hau eta amai dezagun eskubide urraketa guztiekin».

Datorren urriaren 23an euskal presoen eskubideen Donostian egitekoa den manifestaziora joateko deia egin dute, halaber.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.