Euskal presoak

Euskal presoen auziari «behin betiko aterabidea» emateko eskatu dute sei hondartzatan

Etxerat-ek eta Sarek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko sei hondartzatan. «Egun indarrean dagoen salbuespen legedia indargabetzea» galdegin dute.

Etxerat-en eta Sareren mobilizazioa, gaur, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Etxerat-en eta Sareren mobilizazioa, gaur, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2024ko abuztuaren 4a
16:00
Entzun

Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesuaren aldeko aldarriak entzun dira gaur Bakio, Laida, Lekeitio (Bizkaia), Donostia, Mutriku eta Orioko (Gipuzkoa) hondartzetan. Urtero antolatu ohi ditu ekintza horiek Etxerat elkarteak, baina aurten, lehen aldiz, Sare Herritarrarekin batera mobilizatu dira Hego Euskal Herriko kostaldean. «Indarrak batzea ezinbesteko zaigu fase berri honetan», adierazi dute. «Sakabanaketari amaiera ematea lortu genuen bide beretik lortuko dugu etxeratze prozesua bukaeraraino gauzatzea».

Aldarrikatu bai, baina eskatu ere egin behar dutelakoan daude, «euskal gizarteak aurrera egin behar duelako»: «Gatazkaren ondorioen konponbide prozesuari aterabidea ematea beharrezko da elkarbizitzari ateak irekitzeko».

Horretarako, uste dute ezinbesteko dela Euskal Herrian bizi izandako biolentzia guztien biktimen mina aitortzea, eta euskal presoen auziari behin betiko aterabidea ematea. Neurri jakin bat aipatu dute: «Egun indarrean dagoen eta zigorra eta sufrimendua behar baino gehiago luzatzen dituen salbuespen legedia indargabetzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.