EUSKAL PRESOAK

Euskal presoen aldeko manifestazioa eginen dute urriaren 23an Donostian

17:00etan abiatuko da, Antiguako tuneletik. Sarek deitu du protestara.

Euskal presoen alde Bilbon abuztu bukaeran egindao manifestazioa. ARITZ LOIOLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko irailaren 2a
18:46
Entzun

Resolution [konponbidea] hitza mosaiko moduan idatzita, protesta egin zuen iaz Sarek Donostiako Kontxako hondartzan, eta aurten garai bererako deitu dute mobilizazioa: urriaren 23an manifestazio «orokorra» eginen dute Donostian, euskal presoen eskubideen alde. 17:00etan abiatuko da protesta, Antiguako tuneletik.

Sare sozialen bidez iragarri dute deialdia:

Sarek Twitter bidez zabaldutako bideoan ohartarazi duenez, euskal presoak hurbilago daude gaur egun, baina oraindik «bide luzea» dago egiteko. Mobilizatzeko deia egin diete herritarrei: «Denon artean lortuko dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.