Euskal presoak etxeratzea galdegin du Sortuk
DONOSTIA. Preso Politikoen Nazioarteko Eguna da gaur, eta, horren harira, euskal presoak etxeratzeko eskatu du Sortuk. Erakunde politikoaren iritziz, presoen auzia konpontzea «onuragarria» litzateke, Euskal Herriarentzat ez ezik, Espainiarentzat eta Frantziarentzat ere, «jendarte eredu osasuntsu eta demokratikoagoak sortzen» lagunduko lukeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu