«Euskal preso politikoen aurkako jazarpena» salatu du Askek

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko zenbait eraikinetan kateatu dira, hilaren 30ean Zaballako espetxera egingo duten martxara deitzeko.

(ID_13447777) (/EZEZAGUNA) aske
Gaurko elkarretaratzea, Donostiako udaletxean. ASKE
2023ko abenduaren 23a
15:00
Entzun

Aske antolakundeak deituta, zenbait pertsona kateatu dira gaur Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzan, Donostiako udaletxean, Eusko Legebiltzarraren aurrean eta Iruñeko Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan. Euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko protesta izan da, eta haiek «pairatzen duten jazarpena» salatzeko. Askek Zaballako espetxerako martxa bat antolatu du hilaren 30erako, eta horretan parte hartzera deitu dute kateatu direnek.

«Euskal Herria bakean bizi omen da, baina bitartean Euskal Herriko askapen nazional eta sozialaren alde borrokatzeagatik bahituak dituzte 152 euskal preso politiko», dio hedabideetara igorri duten oharrak. Azaldu dute espetxea dela «estatu kapitalisten tresna eraginkorrena, militante iraultzaileak bakartu, zokoratu eta euren militantzia ezbaian jartzeko». Uste dute «disidentzia politikoa kontrolpean» dutela modu horretan. Kartzela eta tortura gogor salatzearekin batera, Askek helarazi du euskal presoek «espetxe politika krudela jasaten» dutela, nahiz eta presoen «gehiengoa Euskal Herriko espetxeetan» dauden.

«Alternatiba bakarra»

Horiek hala, «amnistia» aldarrikatzen du Askek «alternatiba bakar» gisa. «Urte bukaeran, modu indartsuagoan egingo dugu amnistiaren aldarrikapena, eta Zaballako espetxera eramango dugu». Askek abenduaren 30erako antolatu du presondegirako martxa hori, «amnistia espetxearen aurrean aldarrikatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.