Euskal Konfederazioak gaitzetsi egin ditu kritikak

2013ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Euskal Konfederazioak gogor gaitzetsi ditu Ikas Bi hezkuntza publiko elebiduneko guraso elkarteak egindako kritikak. Azken horrek euskara eta euskararen transmisioa «pribatizatzeko» helburua izatea leporatu zien euskalgintzako gizarte eragileei. Manipulazioa eta gezurra baztertzeko eskatu dio Euskal Konfederazioak. «Baliabideak eskasak dira hizkuntza politika publiko eta ausart baten beharrei begira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.