Kazetaritza

Euskal Kazetaritza sariak eman dituzte, Bilbon

Aurten Burkina Fason eraso batean hil zituzten David Beriain eta Roberto Fraile izan dituzte gogoan ekitaldian, besteak beste.

jarraia205743.jpg
2021eko azaroaren 10a
21:17
Entzun

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak antolatutako 2021eko Euskal Kazetaritza sariak emateko ekitaldia egin dute gaur arratsaldean, Bilboko BBK aretoan.

Aurten hildako hainbat kazetari gogoratzeko, bideo bat erakutsi dute. Hasteko, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateari eman diote saria, aurten 40 urte bete dituelako.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman dio saria Ana Irene Valle fakultateko dekanoari.

Ondoren, gainerako sariak banatu dituzte. Julio Florri eman diote Kazetaritza Digitala-Narratiba Berriak saria, Blog Rioja Alavesa blogarengatik.

Begoña del Tesori Euskal Kazetariak ataleko saria eman diote, zinemaren inguruko «dibulgatzaile ezin hobea» dela argudiatuta. Besteak beste, Eppur si muove zutabea idazten du BERRIAren Kultura sailean.

Mirentxu Purroyri Ibilbide Profesionalaren Saria eman diote, urteetan egindako bidearengatik.

Fotokazetaritzari eskainitako Juantxu Rodriguez saria Angel Ruiz de Azuari eman diote.

Ingurumen Kazetaritza saria Eva Caballerori eman diote.

Apirilean, Burkina Fason eraso batean hil zituzten David Beriain eta Roberto Fraile izan dituzte gogoan ekitaldian. Adierazpen Askatasunaren Jose María Portell ematea erabaki zuten epaimahaikideek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.