Euskal Herrira ekarriko dituzte beste bi preso

2021eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dute bi preso Euskal Herriratuko dituztela eta beste bi sorterritik hurbilagoko kartzeletara gerturatuko dituztela. Raul Fuentes Dueson dago (170 km), eta Martutenera (Donostia, Gipuzkoa) ekarriko dute. 2014an espetxeratu zuten, 30 urteko zigorra betetzeko, eta 2031n beteko ditu hiru laurdenak. Gainera, bigarren gradura igaroko da. Halaber, Gaizka Astorkizaga Madrildik Basaurira (Bizkaia) ekarriko dute. Behin-behinean dago preso iazko azarotik, eta hirugarren gradua eman diote.

Horiez gain, Pedro Cano Castellotik (575 km) Logroñora (170 km) hurbilduko dute. 2002an kartzelatu zuten, eta 2024an beteko ditu hiru laurdenak. Bigarren gradura igaroko da. Era berean, Orkatz Gallastegi Castellotik Topasera (460 km) mugituko dute, bigarren gradura igarotzeaz gain. Castello hustu egingo da motibazio politikoko euskal presoz.

Bestalde, Olga Comesi ere hirugarren gradua emango diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.