elkaRRIZKETA AURRERAPENA

"Euskal Herriko gizartearen gehiengo zabal-zabal bat Udalbiltzako epaiketa egitearen kontra dago"

Maribi Ugarteburu Udalbiltzako auzipetuarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2010eko maiatzaren 22a
08:17
Entzun
Maribi Ugarteburu Udalbiltzako auzipetuaren ustez, “Euskal Herrian gizartearen gehiengo zabal-zabal bat epaiketa hau egitearen kontra dago”, eta hori “ikustaraztea derrigorrezkoa” izango dela deritzo. Uztailaren 15ean hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean; 22 auzipetu daude. Ugartebururekin egindako elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk.

Hona hemen Udalbiltzako auzipetuaren beste esan batzuk:

- "Ez dute nahi guk Madrilen Udalbiltza zer den edo zer izan daitekeen azaltzerik. Horregatik kendu dituzte lekuko gehienak eta froga perizialak".

- "Zipristin askoren arteko olatua osatu behar dugu".

- "Pentsatzen badugu aldez aurretik hau egina dagoela Egunkaria-ko epaia ona delako eta beste guztiak bide berekoak izango direla, jai daukagu. Egunkaria auzia-n egindakoaren justu kontrakoa ere egin dezakete lasai asko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.