Euskal Herriko bi andre hil dira Tanzanian, istripu batean

Gaur arratsaldean zabaldu da albistea; biak familia bereko kideak zirela esan dute, eta Espainiako Atzerri Ministerioa hildakoen familiartekoak artatzen ari dela.

Tanzaniako Arusha hiria, artxiboko irudi batean. EFE
Tanzaniako Arusha hiria, artxiboko irudi batean. EFE
arantxa iraola
2024ko abuztuaren 5a
21:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Vocento taldeak gaur arratsaldean jakinarazi duenez, Euskal Herriko bi andre hil dira Tanzanian, istripu batean. Jakinarazi dute biak familia bereko kideak direla eta familiako kide gehiagorekin joanak zirela bidaia batean Afrikako herrialde horretara. Ezbeharrean sendi bereko kide gehiago ere zauritu direla esan dute. Atzo gertatu zen ezbeharra.

Albistea zabaldu duen hedabidearen arabera, Espainiako Gobernuko Atzerri Ministerioko arduradunek baieztatu diete berria, eta esan diete urratsak egiten ari direla familia osoari laguntza emateko. Argibide gehiago ez dute eman oraindik, ordea, iturri ofizialek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.