Aurrerapena

“Euskal Herriaren autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideak onartuko dituen arte” Espainiak ez duela bakerik izango dio ETAk

Besteak beste, bere gain hartu du Isaias Carrasco “PSOEko kidearen” hilketa. Agiria osorik plazaratuko du bihar BERRIA egunkariak.

2008ko apirilaren 1a
18:59
Entzun
Lau atentatu hartu ditu bere gain ETAk azkeneko agiriaren bidez -biharko BERRIA egunkarian osorik-: otsailaren 8an Bilboko Arnotegi mendian hedagailu batean jarritako lehergailua -eraso hori “Espainiako indar polizialen aurka” prestatu zutela zehaztu du erakunde armatuak-; otsailaren 29an Derioko (Bizkaia) PSOEren egoitzaren aurka lehergailuz egindakoa; martxoaren 21ean Calahorran (Errioxa, Espainia) Guardia Zibilaren kuartelean jarritako bonba-autoa; eta bi aste lehenago -martxoaren 7an-, Arrasaten (Gipuzkoa) Isaias Carrasco tiroka hil izana.

Carrasco “PSOEko kide” zen heinean hartu zuen ETAk jomugatzat, erakundeak berak dioenez. “PSN eta PSEko sozialistei, Euskal Herriaren ukazioa eta salbuespen egoera iraunaraztea helburu duen politika neo-faxistarekin amaiatzea dagokie”.

Azkeneko bake prozesuaren porrota Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari egotzi dio ETAk: “Zapateroren helburua euskal independentismoaren borroka indargabetzea eta ETA errendizio prozesu batera eramatea izan zen”, dio agirian.

Ildo horretatik, “egonkortasunik eta bakerik” ez duela izango ohartarazi dio Espainiako Estatuari, harik eta honek autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideak onartu arte. “Eta orain, 2008an, Zapaterok, Espainiako Gobernuko hauteskundeak irabazi ondoren, negozizazio prozesuan zehar konpondu nahi izan ez duten gatazka berdina eta bere ondorio guztiak aurrez aurre ditu. Eta hala izaten jarraituko du 2009an, 2010ean, 2011n… Espainiako Estatuak ez baitu egonkortasun politikorik ez eta bakerik izango Euskal Herriaren autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideak onartuko dituen arte”, dio hitzez hitz ETAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.