Euskal Herrian adierazpen askatasunak duen egoera azaldu dute Amsterdamen
BILBO. Euskal Herrian adierazpen askatasunak duen egoera azaldu du Teresa Todak, Espainiako Auzitegi Nazionalak itxitako Egin egunkariko zuzendari izandakoak, International PEN Klubaren Idazle Jazarrien Batzordean, Amsterdamen. Espetxean eman dituen sei urteen berri eman zuen kazetariak atzoko saioan, besteak beste. Halaber, preso jarraitzen duten Egin-eko zuzendari ohi Jabier Salutregiren eta Jexuxmari Zalakain eta Karlos Trenorren egoera ekarri zituen gogora, baita Iraitz Salegi Topatu.info-ko kazetariaren auzia ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu