Euskal Herria Batera-k Aberri Egun bateratua ospatzera deitu zuen duela ia hilabete, eta, orain, Aberri Eguna pasatuta, aurtengo jardunaren balantzea egin dute. Ziurtatu dute «pozarren» daudela deialdiak jaso duen erantzunarekin: «Eremu guztietako eragileek erakutsi duten atxikimendua zabala bezain plurala izan da, eta horra hor Miramar jauregian egindako argazkia». Gainera, haien hitzetan, Aberri Egunaren bilakaerak dagoeneko jakinekoa zena baieztatu du: «Egon badaude leku eta era desberdinak eguna ospatzeko eta Euskal Herria sentitzeko».
Horiek horrela, pauso bat eman beharra ikusten dute. «Batasuna dute «ortzi mugan»: «Aberri Egunak hori izan behar du: desberdintasunetik batasunerako deiadarra». Eta, Euskal Herria Batera-ren irudiko, hori berretsi zuten «eragile askok» ekitaldian eta amaitu osteko adierazpenetan.
Beraz, ikusten dute aukera 2024ko erronkari heltzeko: «Herri bat bagara, indarra eta muskulua badugu, 2024rako erronka eta aukera. Ekin diezaiogun».