Euskal eskolaren aldeko festa, maiatzaren 19an

2019ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Nafarroan eskola publiko euskalduna aldarrikatzeko festa maiatzaren 19an egingo dute, Iruñean, Takonera parkearen inguruetan. Sortzen elkarteko kideek egun osoko egitaraua prestatu dute. Azaldu dutenez, familiak eta haurrak izango dira ardatza, eta haientzako ekitaldiz beteko dute eguna: tailerrak, musika, bazkaria, kontzertuak, dantzak... Aurtengo jaiaren leloa izango da Euskaratik guztion eskola Sortzen. Iaz, 8.000 lagun bildu ziren Iruñean eginiko festan. Sortzen-ek 28 urte daramatza euskal eskola publikoa aldarrikatzen Nafarroan: «Euskara ulertzen dugu aniztasunean lokarri, denon proiektua den heziketa prozesua elkarrekin gorpuzteko lanabes, eta ezberdinen arteko zubi», azaldu dute elkarteko kideek, festa iragartzeko Iruñean eginiko agerraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.