Euskal Eskola Publikoaren jairako deia, 'Publikoa ai do' kantuarekin

Ekainaren 2an Ordizian egingo duten jaiaren atariko, deia egiteko propio prestatutako kantua eta bideoa aurkeztu ditu gaur EHIGEk

'Publikoa ai do', Euskal Eskola Publikoaren 31. jaiaren bideoklipa. BERRIA
arantxa iraola
2024ko maiatzaren 2a
13:05
Entzun

Gipuzkoan egingo da aurten Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Ordizian, ekainaren 2an. Jairako deia egiteko prestatu dituzten kantua eta bideoklipa gaur aurkeztu dituzte, Ordizian bertan. Publikoa ai do leloa hautatu dute aurten festarako, eta kantuak izen horixe bera du. Kau Kori Kura taldeak egin du, eta hitzak Jon Maia bertsolariarenak dira.

Aurkezpenean, Ordiziako eskola publikoko hezkuntza komunitateko ordezkari gisara, Naroa Elorza gurasoak hartu du hitza, eta han izan da EHIGE gurasoen elkarteko koordinatzaile Lurdes Imaz ere. Ordiziako Plaza Nagusian izan da ekitaldia; pantaila bat jarri dute, eta bideokliparen estreinaldia han egin dute, Urdaneta eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak bertan zirela. Bideoklipean bertan aparteko tokia dute ikasleek ere, eta pozarren parte hartu dute.

Jon Maiak kanturako egin dituen hitzek «Euskal Eskola Publikoaren baloreak» islatzen dituztela uste dute jaiaren antolatzaileek. Ordiziako eskola publikoko guraso dira Kau Kori Kura taldeko kideak, eta hitzak haien musika egiteko estilo «umoretsu, absurdo eta psikodelikoan» ederki uztartuta daudela esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.