Urduñan (Bizkaia) egingo dute Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia, ekainaren 1ean. Errotu leloaren bueltan elkartuko dira herritarrak, eta horixe bera da abestiaren eta bideokliparen izena. Gaur aurkeztu dituzte, Bilbon.
Azaldu dutenez, Urduñako eskolako hezkuntza komunitatea arduratu da abestia eta bideoklipa ontzeaz: «Urduña herri eskolako guraso eta irakasleen artean musikari eta artista ugaridago, baita ikasleen artean ere. Eskolan musikagintzaren hainbat esparrutako profesionalak daudenez, aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren lemari men egin eta abestiaren sorkuntza prozesua Urduñan eta eskolan errotu da». Horrela, gorazarre egin diote herrian eskola publikoaren alde egindako lanari: «Euskarazko hezkuntza publikoaren aldeko borroka luze baten ondoren lortu zen Urduñan eskola publikoa izatea, eta prozesu hori omendu nahi izan dute abestiaren eta bideokliparen bidez».