Euskal Encodings kultura proiektuari eman diote Interneteko Argia saria
LASARTE. Euskal Encodings proiektuak irabazi du Interneteko Argia saria. 2003an sortu zen, eta euskarazko film eta telesailak biltzen ditu webgune batean, dohainik. Hasieran Dragoi Bola-ko atalak denen eskura jartzeko asmo soila zena, hemezortzi urteren ostean, euskarazko ikus-entzunezkoen biltegirik handiena bilakatu da. 1.500 film inguru dira ikusgai webgunean, mota askotako lan askoren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu