Euskal Elkargoak bilkura du gaur

2017ko martxoaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Elkargoaren batzorde iraunkorra bilduko da, gaur arratsean, Baionan. 69 kidez osatua, erakundearen egunerokoa kudeatzeko ardura du. Prentsari bidalitako gai ordenan ez dute ETAren armagabetzea aipagaietan sartu, baina litekeena da batzarrean erabaki bat hartzea. Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak armagabetzea babesteko testu bana onartu ondotik, Euskal Elkargoa baizik ez da falta. Bere «erantzukizuna»hartuko duela iragarri zuen Jean Rene Etxegaraik, baina elkargoko kontseiluaren babesa falta du. Ondoko egunetan egin dezakete bilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.