Euskadiren Eguna abenduak 3 izatea eztabaidatuko da

2017ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskadiren Eguna abenduaren 3an izatea: horixe da EH Bilduk atzo legebiltzarrera eramandako proposamenetako bat. Elkarrekin Podemosek babestu zuen, eta abstenitu egin zen EAJ. Kontra bozkatu zuten PSE-EEk eta PPk, eta, horrenbestez, proposamena eztabaidarako onartu zen.

Euskararen eta Nafarroaren egunarekin bat egingo luke Euskadiren Egunak, proposamena onartuko balitz. Erabat egokitzat jo zuen hori Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak, «euskara euskal herritar guztien batasuna irudikatzen duen ikur nagusia» delako. Horrekin bat egin zuen Lander Martinez Elkarrekin Podemosekoak, eta baita Joseba Egibar EAJkoak ere, baina «kezkatuta» agertu zen, EH Bilduk bere proposamena haiei ezer esan gabe egin duelako. Jeltzaleak eztabaidatzeko prest daudela zioen, baina garbi utzita haientzat Euskadiren Eguna «Aberri Eguna» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.