Europan gutxieneko errentak bermatuko dituen batzorde bat behar dela erran du Mendiak

Sozialisten helburua da herritar guztiek «bizitza duina izatea, eta pobrezia apaltzea».

Idoia Mendia erdian, gaur egindako bileran. PSE-EE
Idoia Mendia erdian, gaur egindako bileran. PSE-EE
Isabel Jaurena.
2024ko maiatzaren 21a
12:40
Entzun

Idoia Mendia Europako bozetarako PSE-EEren hautagaiak uste du ezinbertzekoa dela zuzendaritza batzorde bat Europako Batasunean gutxieneko errentak egotea bermatuko duena, helburu harturik herritar guztiek «bizitza duina izatea, eta pobrezia apaltzea». «Herrialde batzuk eskuin muturrari atea irekitzen ari zaizkio gobernuetan, eta beren politikak aplikatzen dituzte, Espainiako erkidego gehiegitan ikusten dugun bezala. Baina defendatu behar da gutxieneko errenta azken segurtasun sarea dela pertsona askorentzat. Europari buruz dugun ideian, gizarte eskubideek eta askatasun ekonomikoek maila berean egon behar dute merkatu bakarrean», borobildu du.

Alde horretatik, gogoratu du Europak orain arte adostu dituen baldintza guztiak bete dituztela Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, eta prozesuan parte hartu nahi izan duten erakundeekin landu dutela hori. Zehazki, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legeari eta Enplegu Legeari erreferentzia eginez egin ditu adierazpen horiek.

Teresa Ribera buru duen PSOEren zerrendan aurkeztuko da Mendia. Hortaz, eskuineko alderdietatik etor daitezkeen «laztasun politiken» aurrean «bateratasun sozialen alorra» sustatu nahi dutela diote sozialistek, zeinak derrigorrezko eginen duen ingurumen eta gizarte arloko helburuak betetzea. Gainera, etxebizitza arlorako estrategiak garatu nahi dituzte, haien ustez Europako Batasun osoan «lehen mailako arazoa» delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.