Europako Parlamentuan ariko da Patxi Baztarrika

2015eko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Europako hizkuntza politikarako aniztasunerako bide orria Europako Parlamentuaren aurrean aurkezteko ekitaldia amaituko du gaur, Bruselan. Bide orri horrek hainbat ekintza eta neurri proposatzen dizkie Europako erakundeei hizkuntza aniztasuna sustatzeko. Bide horretan egiten diren urratsak «ekonomia oparoarekin eta gizarte kohesionatuarekin» uztartzen ditu bete-betean. Europako beste hainbat hizkuntza gutxituren ordezkariak ere ariko dira saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.