Baliteke 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan aldaketak egotea: parlamentuak berak eskatu du Europarako barruti bakarra sortzea, eta horretara aurkeztuko diren zerrenda transnazionalen bidez 28 europarlamentari aukeratzea. Alegia, hautetsontzietara jotzen duten herritarrek, orain arte eman ohi zuten bozaz gain, Europa osorako aurkeztutako zerrenda bat bozkatzeko aukera izango dute. Egun, 705 europarlamentarik osatzen dute; beraz, 733 izatera pasatuko litzateke. Herenegun egin zuten bozketa, eta 323k erreformaren alde bozkatu zuten; 262k, kontra; eta 48 abstenitu egin ziren.
Beste aldaketa bat ere proposatu dute: 16 urtetik gorako herritar guztiek izatea botoa emateko eskubidea, eta 18 urte baino gehiago dituztenek baita zerrendetara aurkeztekoa ere. Gainera, Europako Batasun osoan hauteskundeak maiatzaren 9an egitea nahi dute. Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunari ere egin diote erreferentzia testuan: esan dute berdintasunak bermatuta egon behar duela, kremailera zerrenden edo kuoten bidez.
Aldaketarako aukera gutxi
Horretarako, Europako hauteskunde legea erreformatu beharko dute, eta, itxura guztien arabera, ez da erraza izango. Europarlamentuaren baiezkoaren ostean, Europar Kontseiluaren onespena behar du, aho batezkoa, gainera. Aldaketaren bat eginez gero, atzera parlamentutik igaro beharko luke.
Europa osorako barruti bat sortzea eskatu dute Europako bozetarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu