Argitxu Etxandik (Izpura, Nafarroa Beherea, 1990) euroeskualdeak ikertu ditu, eta ondorio batera iritsi da: euskal zazpi lurraldeek batera jarduteko «aukera franko» dute formula horren bidez. «Hamarkada batzuk badira euroeskualdeak sortu zirela, baina euskal herritarrok gaia baztertua izan dugu, gatazka bat ukan dugulako eta. Iruditzen zaigu Europa urrun dela, eta ez dugu ikusten interesa Europako tresnen erabiltzeko. Badira programak eta tresnak lurralde garapenerako. Ideia litzateke zazpi euskal lurraldeak batuko lituzkeen euroeskualde bat sortzea; aukerak ikusten ditut». Muga-gaindi Europatik Euskal Herrira azterketa lana egin du; Udalbiltzak lagundu du diruz.
Azken batean, Europaz baliatu beharraz ari da ikerlaria. «Izan ere, estatuak baino tresna gehiago eskaintzen ditu lurralde garapenerako. Europaren helburua eskualdeen arteko desorekak gutxitzea eta integrazioa lortzea da, eta harentzat eskualdeak eremu garrantzitsuak dira. Beraz, lankidetzak abiatzeko erraztasunak ematen ditu». Duela 60 bat urte hasi ziren modu egituratu batean euroeskualdeak eratzen, eta gaur egun kasik ehun badira.
Etxandik ikerketan argi utzi du euroeskualdeak ez duela gobernu berri bat osatzen; partaideek dituzten ahalak probesten dira, eta elkarlana sustatzen. «Lankidetzarako eremu baten sortzea ahalbidetzen du Europak».
Euskal Herriari dagokionez, uste du proiektua izan litekeela zazpi probintziak bilduko lituzkeen euroeskualde bat eraikitzea. Ikerketan idatzi du Euskal Herria errealitate soziala, historikoa, kulturala eta ekonomikoa dela, «eta egitura bat beharrezkoa du funtzionatzeko». Gainera, iritzi dio entitate horrek indar handia lukeela, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak botere legegilea baitute. Haren arabera, onuragarria da euroeskualdeko kideren batek botere legegilea izatea, «erran nahi baitu hura erakunde ofizial bat dela, eta euroeskualdeari zilegitasun demokratiko handiago bat emanen lioke».
Ahalaz gain, baina, borondatea ere behar dela azpimarratu du Etxandik. «Europak juridikoki hainbat tresna eskaintzen du, baina legeak ezin du deus sortu, aurretik ez baldin bada lurraldearen kohesiorik eta borondaterik, eta hori politika da. Politika mailan ez bada helbururik edo bateratze bat, euroeskualdeak ez dauka zentzurik. Aldiz, baldintzak izanez gero, zuzenbidea erabili ahal da prozesuaren sendotzeko, hainbat egitura juridiko eskainiz». Haren iritziz, ezinbesteko beste xedea «lankidetza estrategikoa» izatea da; «epe luzerakolurralde antolaketa berri bat litzateke helburua».
EAEk eta Akitaniak baduteelkarlanerako esparru bat sortua. Ez du Etxandik sobera goratzen, «sortu zenetik ez baitu gauza askorik egin. Ez dauka xedepolitiko handirik». Egiteko mugatua duela ere uste du, lana arlojakin batzuetan soilik garatzen duela medio. Orobat, dio Euskadi-Akitaniak euskara ez duela esparru guztietan erabiltzen.
Lurraldeak batzeko moduak
Euskal Herrian pixkanaka euroeskualdeei buruzko kontzientzia eta borondate handiagoa lor daitekeela adierazi dio BERRIAri, eta garrantzitsua deritzo pluraltasuna erdiesteari. «Era guztietako sentsibilitateen egitasmo bat behar luke izan». Gainera, aukerak ondo baliatu beharko liratekeela pentsatzen du, «zazpi lurraldeak batu ahal direlako udalen bidez, baina baita elkarteen, enpresen edota merkataritza ganberenbidez ere».
Europako Batasunean 2014-2020ko aldirako diru laguntza programak erabakitzen ari dira orain, eta badira Euskal Herriarentzat interesgarri diren programak, Etxandiren aburuz.
Dena dela, pausoak sendo eman behar direla nabarmentzen du. «Aski ongi ezagutzen dugu Espainiako eta Frantziako estatuen jarrera, eta trabak jar ditzateke euskal euroeskualde baten sorreran. Horregatik da garrantzitsua sistema ondo ezagutzea, nolako aukerak eskaintzen dituen jakitea, Europako Kontseiluak ere zer eman dezakeen ezagutzea. Badira oso euroeskualde interesgarriak egun, baina etapak betez iritsi dira iritsi diren tokira. Europako instituzioak handiak eta konplexuak dira, ondo ezagutu behar da guztia, eta lanari ekin behar diogu, baina presaka ere aritu gabe».
Euroeskualdeak. Mugaz gaindiko lankidetzaren azterketa
Euroeskualdea, batasun tresna
Argitxu Etxandik Europako mugaz gaindiko lankidetza sistema aztertu du, eta uste du interesgarria dela euroeskualdeen formulaIkerlariaren iritziz, Euskal Herrian orain arte ez da interesik izan Europako tresnekiko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu