Etzi hasiko dira epaitzen bost euskal herritar, Parisen

2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bost euskal herritarren aurkako epaiketa abiatuko dute etzi Parisko Auzitegian: Iñaki Reta, Xabier Goienetxea, Terexa Lekunberri, Jeff Mateo eta Graxi Etxebehere dira akusatuak. 2015eko uztailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Ortzaizen (Nafarroa Beherea), ETAren «aparatu logistiko-militarraren» aurkako operazio batean. Iñaki Reta Gurekin taldeak, ordea, gogorarazi du «ETAren zuloak ixteko helburua» betetzen ari zela. Astelehenetik asteazkenera bitartean egingo dituzte auzi saioak.

Retak eta Goienetxeak preso jarraitzen dute, eta biak daude Fresnesko kartzelan, Euskal Herritik 930 kilometrora; Lekunberri eta Mateo ziren aurreneko biak atxilotu zituzten etxeko jabeak, eta, horiek ere atxilo eraman bazituzten ere, aske utzi zituzten ondoren. Etxebehere ere libre geratu zen, Parisen epailearen aurrean deklaratu eta gero. ETAk armagabetzeko borondatea adierazia zien ordurako nazioarteko eragileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.