Etzi erabakiko dute Parot eta Esnal aske utzi ala ez, eta mobilizatzera deitu dute

2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun
BAIONA. Etzi erabakiko dute Ion Parot eta Jakes Esnal baldintzapean aske utzi ala ez. Horren harira, Bakegileek protestara deitu dute: egun horretan elkarretaratzeak egingo dituzte Baionako, Donibane Lohizuneko (Lapurdi), Donibane Garaziko eta Mauleko herriko etxeen aurrean. 32 urte baino gehiago daramatzate espetxeratuta. Bestalde, Etxerat-ek salatu du Bittor Urtiaga, Jose Angel Urtiaga deportatuaren anaia, ezin izan dela Euskal Herrira itzuli Habanan hartu behar zuen hegazkinean, Ameriketako Estatu Batuetako aire eremuan hegan egitea debekatua baitiote, euskal deportatu baten anaia izateagatik. Beste txartel bat erosi behar izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.