Etxerat-ek eta Sarek abuztuaren 4an egingo dituzte hondartzetako mobilizazioak euskal presoak etxeratzeko eskatzeko

Bakion, Laidan, Lekeition, Mutrikun, Orion eta Donostian antolatu dituzte. Urtero antolatzen den ekintza da.

Etxerat eta Sare Herritarra taldeetako kideak, Donostian. JON URBE / FOKU
Etxerat eta Sare Herritarra taldeetako kideak, Donostian. JON URBE / FOKU
2024ko uztailaren 24a
15:00
Entzun

Etxerat-ek eta Sare Herritarrak mobilizazioak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko sei hondartzatan euskal presoak etxeratzeko eskatzeko. Abuztuaren 4an izango dira, 12:00etan, eta Sare Herritarrak lehen aldiz hartuko du parte Etxerat-ek urtero antolatzen duen ekitaldi honetan. 

Manifestazioak Bizkaiko hiru hondartzatan eta Gipuzkoako beste hiru hondartzatan egingo dira: Bakion, Laidan, Lekeition, Mutrikun, Orion eta Donostian, hurrenez hurren. Bi elkarteek hondartzak «aldarriz betetzeko» eskatu diete «gazte, heldu eta adindu guztiei».

Gaur egun, 119 preso daude Hego Euskal Herriko espetxeetan, hamazazpi etxean daude preso, eta sei Frantziako espetxeetan –bost Lannemezanen eta bat Reaun–. Horrez gain, hamazazpi erbesteratuta daude, eta beste hiru, deportatuta. Euskal presoen sakabanaketa iazko martxoan bukatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.