Euskal presoen senideen elkarteak ostiraletako kontzentrazioetara deitu du berriz. Segurtasun neurriak errespetatuz, herri guztietako plazetan elkartzera deitu du, euskal presoak Euskal Herriratzea eskatzeko.
Halaber, bat egin du Sarek bultzatutako Izan Bidea egitasmoarekin. Honetan datza: aplikazio bat sortu dute eskuko telefonorako, eta helburua da euskal herritar guztion artean egitea "bizikidetza eta bake osorako bidea". Gaurtik jaitsi daiteke aplikazioa Sareren webgunetik. 3.127.326 kilometro egitera iritsi nahi dute. Proposamena da norbanako gisa, edo taldean, kilometroak aplikazio horretan gehitzen joatea oinez, bizikletan, igerian... Eta guztien artean hiru milioi kilometro egitea, euskal presoen egoera konpontzeko eta herri honetako bizikidetzaren eta bakearen aldeko ibiltariak batzeko.