Etxera itzultzeko baimena eman diete Donostiako suteagatik aterarazitako bizilagun gehienei

San Martzial kaleko 8. atariko etxebizitzetako bik zigilatuta jarraituko dute datozen egunetan.

Donostiako San Martzial kalean su hartutako etxetik ateratako zaborra. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Donostiako San Martzial kalean su hartutako etxetik ateratako zaborra. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2025eko otsailaren 7a
18:15
Entzun

Donostiako San Martzial eta Etxaide kaleetako bizilagun gehienak gaur bertan itzuli ahalko dira etxera, suhiltzaileek iragan asteazkeneko sutea itzalita eta udal teknikariek arriskurik ez dela ziurtatu ostean. Alta, San Martzial kaleko 8. atariko bi etxebizitza zigilatuta egonen dira datozen egunetan ere: 4C eta 5C zenbakidunak, hain zuzen ere. Bi horietara garbiketa lanak eginen dituzten langileak sartu ahalko dira soilik.

Etxaide kaleko 6. atarian, etxera bueltatzeko baimena eman diete bizilagun guztiei. Kalte handienak izandako etxebizitzetan, ordea —5. eskuinean eta 6. eskuinean—, ezinen dituzte suak erretako gelak erabili, badaezpada ere. Beharginak lanean dira oraindik sua piztu zen etxebizitzan, pilatutako zabor guztia ateratzen. Suteak kalte material ugari eragin zituen San Martzial eta Etxaide kaleetako hamar bat etxebizitzatan.

Asteazkeneko 16:00ak aldera piztu zen sua San Martzial kaleko 8. atarian, baina etxea hutsik zegoen une horretan. Etxebizitza sakon garbitzen ari ziren, eta, horretaz arduratzen zen langile batek EFE berri agentziari jakinarazi zionez, «tresna ugari» zeuden han: «Batez ere, zaborra».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.