Astearteetan eta ostiraletan, Etxeko leihotik saioa eskaini du BerriaTBk. Saiootan, Maider Galardi F. Agirre kazetariak erakutsi du zer-nola komunikatzen diren hainbat talde egun hauetan telematika bidez. Etxetik aritu da bera, talde horien bilera horietako batean parte hartuz. Saioak 14:00etan daude ikusgai. Hamabi saio izan dira guzira, eta, itxialdia arintzen ari denez gero, azken saioa izan da ikasleek atzerritik eginikoa.
Konfinamendu agindua eman zenetik, askok baliatzen dituzte Internetek eskaintzen dituen erreminta horiek beren bilerak egiteko. Lanerako edota senitartekoak eta lagunak ikusteko, lantoki eta etxe askotan ohiko bilakatu da pantaila aurrean jartzea solastatzeko.
Etxeko leihotik saioaren lehen atalean, Ur handitan ETB1eko saioko zenbait kiderekin bildu zen Galardi. Aurrez aurreko elkarrizketak egiteagatik eta gaiak sakon lantzeagatik da ezaguna saio hori. Konfinamendu garaiotan, ordea, etxetik ari dira lanean: elkarrizketak sarearen bidez egiten, eta herritarren bideoak jasoz.
[Youtube]https://youtu.be/ie-CMm-qD5I[/Youtube]
Pello Armendariz, Olatz Salvador eta Julen Idigoras Skakeitan musika taldeko kideak izan ziren bigarreneko protagonistak.
[Youtube]https://youtu.be/AKW-fooeXSo[/Youtube]
Saioaren hirugarren atalean, egunotan nola ari den azaldu dio Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek Galardiri.
[Youtube]https://youtu.be/oQkcprGvMZs[/Youtube]
Laugarren saioan Formol Laborategiko kideak izan ziren gonbidatuak.
[YouTube]https://youtu.be/XBKfaW_OrtU[/YouTube]
Bosgarrenean, marketin digitalean eta estrategia komunikatiboan aritzen diren TaPuntuko kideak.
[Youtube]https://youtu.be/03T0LdMU4BU[/Youtube]
Seigarrenean, Fraisoro eskolakoek hartu zuten parte.
[Youtube]https://youtu.be/uFA3LTqa5dM[/Youtube]
Zazpigarrenean, Aratz Estonba, Garbiñe Gomez, Andu Mendia eta Ainhoa Altzuguren AKAB Askatasun Kolektiborako Abokatu Sarea aritu ziren hizlari.
[Youtube]https://youtu.be/YIYYHvTqRks[/Youtube]
Zortzigarrenean, Miren Oillarburu, Hegoa Baños eta Joana Barbier Euskal Herria Zuzenean jaialdiko antolatzaileak.
[Youtube]https://youtu.be/7KFxhSbX3HA[/Youtube]
Bederatzigarrenean, Etxealditik Euskaraldira ekinaldiarekin bat eginez, pintxo-potea egungo egoerara nola moldatu duten azaldu du Lasarte-Oriako kuadrilla batek.
[Youtube]https://youtu.be/QooUY4jTOiA[/Youtube]
Hamargarrenean, Espainiako eta Frantziako espetxeetako egoeraz mintzatu ziren Urtzi Errazkin Etxerat-eko bozeramailea, Etzozi Elgezabal Manex Castro euskal presoaren bikotekidea eta Egoitz Urrutikoetxea Josu Urrutikoetxearen semea.
[Youtube]https://youtu.be/Sk4xXlYBS_I[/Youtube]
Hamaikagarrenean, BERRIAren webgunean koronabirusari buruzko datuak eta grafikoak kudeatzen ari den taldea aritu zen.
[Youtube]https://youtu.be/3wo_Rwl0KCs[/Youtube]
Hamabigarrenean, Bortzirietako bertso eskolako kideek hartu zuten parte. Itxialdiaren aurretik Nafarroako taldekako Bardoen txapelketan ari ziren haietako asko, eta beste batzuek buruan dute jada 2021eko Nafarroako Txapelketa.
[Youtube]https://youtu.be/Ds6Te-ummEM[/Youtube]