Etxegarai ez da Frantziako Senatuko bozetara aurkeztuko azkenean

Joan den astean adierazi zuen senatuko bozetara aurkeztea pentsatzen ari zela. 'Mediabask'-ek argitaratu du informazioa.

Jean Rene Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoaren batzarrean, 2021ean. BOB EDME / MEDIABASK
inaut matauko rada
2023ko ekainaren 17a
16:06
Entzun

Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria ez da Frantziako Senatuko bozetara aurkeztuko azkenean. Joan den astean adierazi zuen horretarako asmoa zuela, baina azkenean ez da hala izango. Mediabask-ek argitaratu du Baionako auzapezaren azken erabakia.

Frantziako senatari balitz, Euskal Elkargoan eta Bainoako Herriko Etxean dituen karguak utzi beharko lituzke, eta horregatik erabaki du kargu bietan jarraitzea eta bozetara ez aurkeztea. Etxegaraik joan den astean adierazi zuen jende askok eskatu diola Frantziako Senatuko bozetara aurkezteko, eta gehitu zuen erabaki bat hartu beharra zuela, eta «laster» hartuko zuela. Handik hamar egunera iragarri du bere asmoa.

Ikusi gehiago:Analisia: Etxegarai senatari

Antza, duela hiru egun Denise Saint-Pe jarduneko senatariari bere asmoaren berri eman zion Etxegaraik: «Iazko abenduan bilera ukan nuen Jean-Rene Etxegarairekin, eta jakinarazi nion berriz ere departamendu mailako zerrenda zentristaren gidaritza eramateko asmoa nuela; era berean, berak hautagai izateko asmoa ote zuen galdetu nion», publikatu du Mediabask-ek.

Irailaren 24an izango dira Frantziako Senatuko bozak, eta Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Pirinio Atlantikoetako Departamenduari hiru senatari dagozkio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.