GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari Jean Rene Etxegaraik «konpromiso humanitarioa» azaldu dute mugako migrazio krisiaren aurrean, eta Europari «ekintza sendo eta koordinatua» eskatu diote alor horretan.
Bi lehendakariek «atsekabea eta kezkarik handiena» azaldu dute, azken hilabeteetan Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko mugan zazpi migratzaile hil direlako, eta baita Calaisen (Frantzia) 27 hildako utzi dituen «tragediaren» aurrean ere. Etxegaraik eta Urkulluk konpromisoa azaldu dute «igaroan doazen migratzaileei eta nazioarteko babesa eskatzen dutenei tratu duina eta gizatiarra» emateko.
Etxegarai eta Urkullu, Europari «ekintza» eske
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu