Etxegabetzeen auzian «ez ikusiarena egitea» leporatu diote Gasteizko Udalari

Gasteizko Udalak etxegabetze askotan izandako jarrera salatu du Etxebizitza Sindikatuak. Gasteizko Udalak iragarri du bulego bat irekiko duela etxegabetzeak «prebenitzeko».

Prado kalean izandako etxegabetzea, irailaren 11n. ARABAKO ALEA
Maixa Utrera Puelles.
2023ko irailaren 19a
14:13
Entzun

Duela astebete, hiru familia kaleratu zituzten Prado kaleko etxebizitza batetik. Atzo, ordea, Gasteizko Udalak iragarri zuen bulego bat irekiko duela etxegabetzeak «prebenitzeko» asmoz. Etxebizitza Sindikatua haserre agertu da erabakiarekin, eta udalari leporatu dio etxegabetze askotan «ez ikusiarena egin» izana. Prado kalekoa «arduragabekeria horren» kasu bat besterik ez dela adierazi du sindikatuak, gainera.

Prado kaleko hiru familiek azpierrentatzailearen partetik «indarkeria mota guztiak» jasan behar izan zituztela azaldu du Etxebizitza Sindikatuak, eta Gasteizko Udalaren arduragabekeria «onartezina» izan zela. Aldarrikatu dute Gizarte Zerbitzuek egoeraren berri izan arren, ez zutela inolako borondate errealik izan alternatibak bilatzeko, eta kaltetutako familiak gaizkileak balira bezala tratatu zituztela.

Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok atzo iragarri zuen herritarrei «informazioa, aholkularitza eta prebentzioa» eskainiko dizkien bulegoa martxan jarri dutela, horrelako bulego baten sortzea «oso interesgarria» delakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.