Etxegabe bat hil da Baionan

Igandean atzeman zuten emakumea, Baionako Euskaldunen plazan. Turismo bulegoaren ondoan egiten zuen lo, bikotekidearekin. 

Etxegabe bat, Iruñean. IKER TUBIA
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko irailaren 22a
12:24
Entzun

Iragan igandean, goizaldean, emakume etxegabe baten gorpua atzeman zuten Baionako Euskaldunen plazan. Baionako Polizia Etxeak BERRIAri baieztatu dio «heriotza naturala» izan dela. Turismo bulegoko egoitzaren ondoan egiten zuen lo emakumeak, bikotekidea zuen gizon batekin. Auzoko herritarrek Mediabask-i kontatu diotenez «egoera oso triste eta gordina» izan da iragan igande goizekoa.

Iragan ostiralean, Baionako auzapez Jean Rene Etxegaraik neurri sorta bat izenpetu zuen «herriko bakearen, segurtasunaren eta ordena publikoaren kontrako elkarretaratzeak murrizteko». Hainbat elkarte eta eragilek etxegabeen kontrako neurri «diskriminatzaileak» direla salatu dute, eta ostegunean bilduko dira herriko etxean, protesta egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.