Udal eta foru hateskundeak. Irudia Donostia
Etxeen prezioa zergen bidez urritu nahi dute
Donostiako EH Bilduk hainbat neurri proposatu ditu alokairuan dauden etxebizitzen salneurria merkatzeko. Besteak beste, Reyes Karrere alkategaiak eskaini du «alokairuaren prezioaren erreferentzia indizea» ezartzea, Pertsona Fisikoen Gaineko Zergan «progresibitate irizpideak» aplikatzea eta alokairuan egoteagatik maizterrek errenta aitorpenean duten kenkaria %20tik %35era igotzea Halaber, etxe turistikoei beste ordenantza bat ezartzeko asmoa agertu du, lehen solairutik gorako etxeak turismorako erabiltzea debekatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu