Etxebizitza batek su hartu du Errenterian

Donostiako, Zarauzko eta Irungo suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzaltzeko lanetan izan dira. Jadanik amatatu dute.

Etxebizitzako bizilagun batzuk eraikinaren teilatuan.
Etxebizitzako bizilagun batzuk eraikinaren teilatutik erreskatatu dituzte.
aitor biain
2024ko uztailaren 13a
18:02
Entzun

Arratsaldeko laurak inguruan piztu da sua Errenterian (Gipuzkoa), Alfontso XI kaleko 13. zenbakiko etxebizitza batean. Azken solairuan piztu da sua, eta garretatik ihesi ziren bizilagunek ondoko etxebizitzen teilatuan hartu behar izan dute babes. Suhiltzaileek erreskatatu dituzte. Oraindik ez dago argi sua zerk eragin duen, baina Donostiako, Urola Kostako eta Bidasoko suhiltzaileak bertaratu dira hura itzaltzera.

Suhiltzaileez gain, larrialdi zerbitzuak ere bertaratu dira, eta kea arnastu duten hainbat bizilagun artatu lekuan bertan. Eraikina ere hustu egin dute.

Sutea handia da, eta suhiltzaileak hura itzaltzeko lanetan aritu dira 18:45 arte. Ordutik amataturi dago, baina segurtasun perimetro bat ezarri dute etxebizitzaren inguruan, eta zenbait suhiltzaile daude han, sua atzera berpiztu ez dadin zaintzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.