Etxebestek berretsi du bakearekiko «konpromiso irmoa» dutela

Espainiak nahiz Frantziak prozesua «boikotatuta ere» pazientziari eutsiko diotela esan du

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Ezker abertzaleak konpromiso irmoa du hasitako jokaleku berriarekiko, eta ez du atzera bueltarik, Eugenio Etxebesteren hitzetan. ETAren barnean zatiketa arriskurik ez du ikusten, talde armatuaren konpromisoa ere irmoa dela deritzolako. Hala, ezker abertzaleko kideak esan du «herri honetan benetako demokrazia ezartzeko bake eta normalizazio politikoko prozesuaren barnean Espainiak nahiz Frantziak bakea eraikitzeko urratsik egingo ez balute ere» eutsi egingo lioketela «pazientziari».

Ara egunkari katalanari emandako elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Aljerreko negoziazioetan ETAren bozeramaile izan zenak.

«Euskal Herriko lehendakari»

Bateragune auziarengatik kartzelan diren Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi buruz, Etxebestek uste du gauza asko esan eta egin dituzten arren etorkizunean ere asko dutela esan eta egiteko. Otegi ikusten du lehendakari gisa; «Eusko Jaurlaritzakoa, bai, baina gure asmoa litzateke Euskal Herri osoko lehendakari izatea». Etorkizunean EAJrekin nahiz PSE-EErekin elkarlanerako esparruak lantzeko aukerak ere ikusten ditu ezker abertzaleko kideak.

Etorkizun hurbilari buruz, berriz, Etxebestek Amaiur ez du ikusten Espainiako Kongresuan talde parlamentariorik gabe: «Ez dugu aukera hori aurreikusten; botoek taldea osatzeko eskubidea eman diote. Kontrakoa eskandalu demokratikoa litzateke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.