Etxebarrietak dio EH Bildu dela «aldaketa politikoa nahi duten guztien etxea»

EH Bilduko kanpainako bozeramaileak ziurtatu du «gero eta herritar gehiago» hurbiltzen direla koalizioaren «proiektua ezagutzera».

Oihana Etxebarrieta, gaur, Ondarroan, koalizioko zenbait kiderekin batera.
Oihana Etxebarrieta, gaur, Ondarroan, koalizioko zenbait kiderekin batera. EH BILDU
xabier martin
2024ko martxoaren 16a
15:45
Entzun

EH Bilduko kanpainako bozeramaile Oihana Etxebarrietak esan du EH Bildu «ezkerreko subiranisten etxea» dela, baina «gero eta gehiago» dela «Euskal Herrian aldaketa politikoa nahi duten guztien etxea». Ondarroako koalizioaren hauteskunde bulegoan egon da Etxabarrieta; «herritarrei posta bidezko botoa gerturatzeko» bulegoa da hori. Koalizioak duen «balio politiko handienari» buruz aritu da bozeramailea han: «Daukagun oinarria da gure baliorik handiena, eta horrek erakusten du EH Bildu dela indar bat gero eta gorago doana».

Ziurtatu du herriz herri doazen EH Bilduko ordezkariak ikusten ari direla euren ekitaldietara ez direla soilik joaten koalizioaren boto emaile tradizionalak: «Gero eta herritar gehiago hurbiltzen dira gure proiektua ezagutzera eta, batez ere, herrialdearentzat dugun proiektua ezagutzera».

Etxebarrieta sinetsita dago «aldeko haizea» duela koalizio subiranistak: «Gero eta gehiago gara, eta gehiago izango gara; eta apirilaren 21aren ondoren, etxe honek hazten jarraituko du, aldaketaren haizeak gero eta indartsuago jotzen duelako Euskal Herrian».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.