Etxebarrieta omendu dute, hil eta 50 urtera

2018ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DERIO. Etxebarrieta Memoria Elkarteak deituta ehunka lagun batu ziren atzo Derioko hilerrian (Bizkaia), Txabi Etxebarrieta ETAko militantea zena omentzeko. Bertan daude Etxebarrietaren arrastoak, eta hilobiaren aurrean, lore eskaintza bat egin eta aurresku bat dantzatu zuten haren omenez. Besteak beste, han egon zen Aitziber Ibaibarriaga, Etxebarrietaren iloba eta Bilboko EH Bilduko zinegotzia: «Guk ez diogu inori gure errelatoa inposatuko, baina ezta onartuko ere inoren inposaketarik». Atzo duela mende erdi hil zuen Guardia Zibilak Etxebarrieta, Tolosan (Gipuzkoa), Etxebarrietak berak Jose Pardines polizia hil eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.