"Ostirala denez, eta adina muga izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka... baina egin tarte bat jolasari, euskaraz!". Etxealditik Euskaraldiak gaur bota du datozen egunetan egunera botako dituen erronketan lehenengoa. Euskaraz jolastera deitu du, eta bideo batean horretarako hainbat proposamen egin ditu.
Lau fase ditu dinamikak: aurkezpena apirilaren 20an egin zuten, hausnarketa fasea asteartea eta osteguna bitartean izan da, gaur hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena hasi da, eta bukaerako ekitaldia maiatzaren 3an –apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izanen den zehazki bukaera–.