Etxe baten zati bat erori da Azpeitian

Elizkaleko 24. zenbakidun etxea da, eta bart erori da. Ez zen inor bizi eraikin horretan, baina inguruko etxeetatik bost familia atera behar izan dituzte segurtasuna bermatzeko.

Azpeitiko Elizkaleko 24. zenbakiaren zati bat erori da. JULENE FRANTZESENA, UROLA KOSTAKO HITZA
2022ko martxoaren 15a
10:43
Entzun

Elizkaleko 24. zenbakidun etxearen zati bat erori da bart 03:00 aldean. Izugarrizko eztanda entzun da kale horretan, eta, etxearen zati bat erori denez, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira.

Udalak Uztarria.eus-i azaldu dioenez, inor ez zen bizi eraikin horretan, eta, beraz, ez da inor zauritu. Dena den, inguruko eraikinetan bizi diren hemezortzi lagun etxetik atera behar izan dituzte, “segurtasunagatik”. Udalak jakinarazi duenez, herritar horietako batzuek senideekin pasatu dute gaua, eta beste batzuek, berriz, udalak jarritako hotelean.

(jarraitu irakurtzen, 'Urola Kostako Hitza'-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.