Etxe batek su hartu du Donostiako erdialdean

San Martzial kaleko 8. zenbakiko etxe batek hartu du su. Etxe hori sakon garbitzen ari ziren, eta «tresna ugari» zeuden han: «Batez ere, zaborra».

Donostiako San Martzial kaleko sutea, gaur arratsaldean. DONOSTIAKO SUHILTZAILEAK
Donostiako San Martzial kaleko sutea, gaur arratsaldean. DONOSTIAKO SUHILTZAILEAK
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2025eko otsailaren 5a
20:15
Entzun

Donostiako San Martzial kaleko 8. zenbakiko etxe batek su hartu du gaur arratsaldean. 16:00etan izan da, eta etxea hutsik zegoen une horretan. Etxe hori sakon garbitzen ari ziren, eta, horretaz arduratzen zen langile batek EFE berri agentziari jakinarazi dionez, «tresna ugari» zeuden etxean: «Batez ere, zaborra».

Suhiltzaileak sutea itzaltzeko lanetan aritu dira hiruzpalau orduz. Ez da inor zauritu, baina bizilagunak etxetik aterarazi dituzte.

Gaur eguerdian beste bi sute izan dira Donostian: bata Txomiñenean, eta bestea Ategorrietan. Biak itzali dituzte. Igande goizaldean Hernaniko (Gipuzkoa) Kale Nagusiko etxe batek ere su hartu zuen, eta etxetik atera behar izan zituzten 30 familia baino gehiago. Ez zen inor zauritu, baina suteak kalte material handiak eragin zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.