Etxe batek su hartu du Bilboko Abusu auzoan, eta bederatzi pertsona ospitaleratu dituzte

Horietako bi larri daude. Etxea hustu dute, eta sutea itzali. Sutearen arrazoiak ikertzen ari dira.

Suhiltzaileak, gaur arratsaldean, su hartu duen etxearen aurrean. MIGUEL TOÑA / EFE
Suhiltzaileak, gaur arratsaldean, su hartu duen etxearen aurrean. MIGUEL TOÑA / EFE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2025eko otsailaren 26a
18:35
Entzun

Bilboko Abusu auzoko etxe batek su hartu du gaur arratsaldean, eta zazpi pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik. Beste bi lagun larri daude, eta Gurutzetako ospitalean artatu dituzte. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak arratsaldean bertan joan dira sutea sortu den lekura, eta eraikina hustu dute.

Sutea itzaltzea lortu dute jada, eta bizilagun gehienak beren etxera itzuli ahal izan dira. Su hartu duen etxeko bizilagunak oraindik ezin dira hara itzuli.

Sutearen arrazoiak ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.