SOS Arrazakeriak egokitzat jo du EAEko Arartekoak «arrazaren araberako identifikatzeei» buruz egindako ebazpena. Sestaoko ertzain etxeak lapurreten aurka eginiko plan bat aztertu zuen Arartekoak: lanegunetan «susmagarriak, arabiarrak eta toxikomanoak» identifikatzeko eskatzen zuen, eta asteburuetan «gazte magrebtarrak» ere bai.
Sestaoko polizia etxeak iazko azken hiruhilekoan abiatu zuen plana. Bizkaiko SOS Arrazakeriak salatu zuen, baita Arabakoak ere, Gasteizen gertatutako hainbat identifikazioren harira. Arartekoaren arabera, taldekatze horiek «ez daude justifikatuta»; areago, eragin txarra dute, aurreiritzi eta estereotipoak indartzen dituztelako. Beraz, «okerra» zuzentzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari.
Fede Garcia Arabako SOS Arrazakeriako bozeramaileak Gizarte Gaietako Sailera hedatu du eskaera. Gogoratu du Juan Maria Aburto sailburuak babesa eman diola Eraberean tratu berdintasunerako eta diskriminaziorik ezarako sareari; ordea, «etxea garbitzen» hastea galdegin dio, Jaurlaritza barruan diskriminazioa sustatzen duten jokabideak saihesteko. Halaber, SOS Arrazakeriaren bulegoetara joatera gonbidatu du, baztertuta dauden pertsonen «errealitatea» bertatik bertara ezagut dezan.
Azkenik, Garciak berretsi du bitartekaritza zerbitzura joateko asmoa duela, Javier Maroto Gasteizko alkatearekin biltzeko. Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak zerbitzu hori baliatzeko eskatu zien bi aldeei, elkarteak alkatearen jokabidea salatu ostean.
Etorkinen identifikazioen «okerra» eteteko eskatu du SOS Arrazakeriak
EAEko Arartekoak «arrazaren araberako identifikazioak» prebenitzeko eskatu dio Ertzaintzari, estereotipoak indartzen dituztelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu