eguraldia

ETBk ziurtatu du ez duela eguraldi mapan aldaketarik egingo

Berrikuntza bakarra tenperaturen hegaldi bat izango da, Kantauri itsasoko kostaldetik hasiko dena.

2010eko urtarrilaren 15a
16:26
Entzun
Atzo hainbat hedabidek eta gaur BERRIAk argitaratu dute ETBk eguraldi mapa aldatzeko asmoa zuela, hasieran soilik EAE azalduz eta ondoren zooma irekitzean Nafarroa eta Ipar Euskal Herria erakutsiz. EITBko iturriek, ordea, adierazi dute hori aztertzen ari ziren aukeretako bat zela, baina mapan ez dutela aldaketarik egingo. Horrenbestez, ekainaren 29an martxan jarri zuten mapak bere horretan jarraituko du. Bertan EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria agertzen dira, inguruko beste eremu batzuekin batera.

Eguraldiaren informazioan hobekuntzak egitea aztertzen aritu dira azken aldian EITBko zuzendaritzan. Eta ia ziurtzat jo daiteke sartuko duten berrikuntza tenperaturen hegaldi bat izango dela. Kantauri itsasoko kostaldean hasiko dute hegaldi hori, handik barnealdera joz. Berrikuntza hori noiz sartuko duten ez dute oraindik erabaki.

Dekoratu berriak prestatzen

EITBko iturriek ziurtatu dute, halaber, urtarrilaren 25ean ETBko albistegietako dekoratu berriak estreinatuko dituztela. Aurkezleetan, aldiz, ez da aldaketarik espero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.