ETAren biktimen «oinaze handia» aitortu du 'Kubati'-k

2020ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Antton Lopez Ruiz Kubati eta Jose Miguel Latasa Getaria preso ohiak epaitzen hasi ziren atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1986an Aretxabaletan (Gipuzkoa) izandako atentatu batean parte hartu zutelakoan. Eraso hartan bi guardia zibil hil zituen ETAk. Epaiketan, Lopezek ETAren biktimen «oinaze handia» aitortu du, eta erantsi bere buruarekin «bakean» dagoela.

Fiskalari eta akusazioaren abokatuei erantzun die Lopezek, uste baitu «bizi dugun aro berriari egindako ekarpena» dela: «Ez dut ezer erantzuteko beldurrik. Zuri eta biktimen abokatuei erantzuten dizuet errespetuagatik, beste fase batean gaudelako eta koherenteak izan behar dugulako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.