ETArekin hitz egitea galdegin diete bi estatuei

Elkartasun Egunaren karietara, iheslari politikoek babes osoa adierazi zioten hasitako ibilbide politiko berriari

Aitor Renteria.
Larresoro
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Joan den igandean Larresoron (Lapurdi) egin zen Elkartasun Egunean, euskal iheslari politikoek biziki garrantzitsutzat jo zuten ETAk egindako urratsa Aieteko Adierazpenari erantzunez, etahori nahikoa ez eta dei egin zien bi estatuei ETArekinhitz egitea galdegin diete. Xabier Ezkerra iheslariak egin zuen adierazpena, kolektiboko 70 kide ondoan zituela Elkartasun Eguneko ekitaldi politikoan. Mila pertsona inguruk erantzun zioten Elkartasun Egunaren deialdiari.

«Kolektiboak babes osoa eskaintzen dio Euskal Herrian irekitako ibilbide berriari, eta gainerako euskal herritarrekin eta eragileekin batera, prozesuan partehartzeko engaiamendua eta erabakia azaldu nahi dugu» erran zuen iheslari politikoek kolektiboak.

Prozesuan aitzina egiteko ETAren urratsa ez dela nahikoa azpimarratu zuten, eta horregatik «errepresio neurri berezi oro eten dezaten eta gatazkaren ondorioak konpontzeko, luze gabe, ETArekin elkarrizketa abia» dezatela eskatu zieten Frantzia eta Espainiari.

Iheslariek nabarmendu zuten urtarrilaren 7an Bilbon presoen eskubideen defentsan egindako manifestazio erraldoia. Iheslarien iritziz, jendetza horrek argi erakutsi zuen euskal herritarrentzat euskal presoen eta iheslarien etxeratzea erronka atzera ezina dela. Iheslarien kolektiboak ere horrela ulertu duela azaldu zuen Kolektiboaren jarduera «helburu horri begira» jarriko duela azaldu zuen.Horretarako, «ETAk eta gobernuek osatu beharreko mahaian, adostu behar diren aterabideei babesa emanez, edota aldebakartasunetik urratsak eginez, betiere konponbide prozesu integrala elikatzeko eta ahal bezain beste aurreratzeko asmoarekin».

Konponbidearen bidean, herri honek amnistia behar duela adierazi zuten , gatazkaren ondorio gordinena eta mingarriena konpontzeko aukera delako. Frantzia eta Espainiako espetxeetan dauden presoek gatazkaren oinarriak konpontzeko aukera izan behar dutela erran zuten, gatazkaren konponbide demokratikoan parte hartzeko aukera izanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.