Konponbideari begira. ETAren agiria

ETAk dio armagabetzeko metodoa hitzartu duela egiaztatzaileekin

Azken armategia zigilatu arteko» prozesuari ekin diola iragarri du erakunde armatuak, 'Naiz' atarira igorritako agirianETAk dio armak zigilatuta «segurtasuna» eman nahi diela gizarteari eta nazioarteari

edurne begiristain
2014ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Desarmatzeko bidean Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordearekin hasitako prozesua «bururaino» eramateko borondatea adierazi du ETAk, Naiz atarian argitaratutako adierazpen batean. Egiaztatzaileen eginkizunetan «fase berri bat» zabaldu dela adierazi du erakunde armatuak,eta zehaztu du armagabetze prozesua «bururaino» eramatekometodoaegiaztatzaileekin «adostu» duela.«Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak ETAk burutuko duen zigilatzen prozesua egiaztatuko du, horretarako metodo bat finkatu delarik», dio ETAren agiriak. Horren arabera, zigilatuko diren arma, leherkari eta gailuen inbentarioa egingo dute bi aldeek, eta inbentario hori egiaztatzaileen esku geldituko da.

Otsailaren 24koa da ETAren agiria, Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeko kideek ETA armategia indargabetzen hasi dela jakinarazi ostekoa, beraz.Erakunde armatuakbere armategiaren zigilatze prozesuari hasiera eman diola baieztatu du adierazpenean, hori «borroka armatuaren ondorio» dela azpimarratuz.Bere armategiak zigilatuta, armak, leherkariak eta gailuak «erabilera operatibotik» kanpo daudela bermatu nahi duela dio ETAk. Modu horretan, desarmatze prozesuarekiko «segurtasuna» eman nahi die gizarteari eta nazioarteko komunitateari. Halaber, erakundeak azaldu duEuskal Herriko «agertoki berria sendotu» eta konponbide prozesua«elikatu» nahi duela urrats horiekin. ETAren ustez, pauso horiek elkarrizketa eta akordio giroan lagungarri izan beharko lirateke.

Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeak joan den otsailaren 21ean jakinarazitako bidea berretsi du ETAk agirian.Armategien zigilatze prozesua hasi dela azaldu eta desarmatzean aurrera egingo duela esan du. Areago, armagabetzea«bururaino» eramateko konpromisoa agertudu, «azken armategia zigilatu arte».Zeregin horrek duen zailtasuna ere nabarmendu du erakunde armatuak. «Prozesu konplexua da eta zailtasunak izango ditu», dio.Nolanahi ere, ETAk ohartarazi du armagabetze prozesua ez dagoela soilik bere borondatearen edota Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordearen «profesionaltasunaren» esku. Kanpoko faktoreek prozesua baldintzatu dezaketela azpimarratu du: «Edozein erasok, edozein oztopok, zigilatzen prozesuaren bideragarritasuna goitik behera baldintza dezake». Horregatik, eragile guztiei dei egin die «arduraz» jokatu dezaten.

Jaurlaritza: «Ez da nahikoa»

ETAren azken agiriak erreakzio soka luzea ekarri du.Eusko Jaurlaritzako bozeramaile JosuErkorekak premiazko agerraldi batean adierazi duenez,«norabide onean» doa adierazpena, baina «ez da nahikoa». Erkorekak «hitzetatik ekintzetara» igarotzeko eskatu dio erakunde armatuari, desarmatze prozesua « egiaztagarria eta egiaztatua» izan dadin. Nafarroako Gobernuarentzat, berriz, «inoiz ez da albiste txarra»ETAk zigilatze prozesua bururaino eramateko konpromisoa hartzea, baina gauzak ez dira «dosi txikietan» egiten. Javier MorrasBarne kontseilariarenarabera, «behin betiko bere materialarekin eta bere izate teoriko eta errealarekin amaitzeari» ekin behar dio ETAk.

Joseba Egibar jeltzaleak esan du ETAren agiriak «bide bat berretsi» egiten duela, baina azpimarratu du zigilatze prozesu bat ez dela «teknikoki erraza». EH Bilduk, bere aldetik, «urrats positiboak eta eraikitzaileak» egiteko «borondatea eta erantzukizuna» ikusi du ETAren agirian.

ETAren agiria osorik irakurri nahi izanez gero, bisitatu BERRIAren webgunea:

beta.berria.info
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.