ETAk adierazi du prest dagoela bere su-etena "egiaztatzeko mekanismo informal bat onartzeko", eta uste du hori "egingarria" dela "eta nazioarteko egiaztatze batzordea sortu" ahal dela. Hala dio erakunde armatuak atzo Gara-n, honi bidalitako agirian. Espainiako eta Frantziako estatuek batzorde hori eratzeari ezezkoa eman izana gaitzetsi egin du.
Urtarrilean emandako su-eten iraunkor eta orokorra berresten duela esan du, bide batez, ETAk. "Bakearen bidean konponbide demokratikoa elikatu eta bururaino eramateko konpromisoa" daukala agertu du.