Xabier Beortegiren tortura salaketa Europako Giza Eskubideen Auzitegira eraman dute TAT Torturaren Aurkako Taldeak eta Behatokiak. Bi arrazoi argudiatu dituzte Estrasburgoko auzitegian helegitea aurkezteko: ikerketa falta eta Espainiak tortura saihesteko neurriak bete ez izana.
2011ko urtarrilean atxilotu zuten Xabier Beortegi, Guardia Zibilak Ekinen aurka Nafarroan egindako operazioan, eta torturak salatu zituen. Urte bereko maiatzean aurkeztu zuen salaketa auzitegian, baina 2012ko martxoan auzia itxi zuen epaileak. Behatokiaren eta TATen arabera, «inolako ikerketa eraginkorrik» egin gabe itxi zen salaketa.
Estrasburgora eraman dute Xabier Beortegiren tortura salaketa
Behatokiak eta Torturaren Aurkako Taldeak aurkeztu dute helegitea, ikerketarik ez zela egin argudiatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu