Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko auzia dela-eta zigortutako gazteen eskaera. Hala jakinarazi du gazteetako batek, Iñaki Abadek, sare sozialetan zabalduriko mezu batean. Gazten abokatuek eskaera aurkeztua zuten, epaiketa inpartziala izateko eskubidea urratu zietelakoan eta ezarritako zigorra neurriz kanpokoa izan zela iritzita, baina Estrasburgoko Auzitegiak ez du onartu eskaera, Abadek bidaliotako mezuaren arabera.
Azkenik, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak EZ du onartu gure salaketa. Erakunde judizial guztien babesgabetasunaren aurrean, ondo baino hobeto ulertzen duen gizartea geratzen da. #Estrasburgos en galdu arren, beti jarraituko dugu salatzen.#AltsasukoakASKE
— Iñaki Abad (@abad_altsasu) January 19, 2022
«Erakunde judizial guztien babes faltaren aurrean, [auzia] ondo baino hobeto ulertzen duen gizartea geratzen da. Estrasburgon galdu arren, beti jarraituko dugu salatzen», idatzi du Iñaki Abadek bere mezuan.